Lertxun gorria

Lertxun gorria (“Ardea purpurea”) gure artean ez da oso hegazti ezaguna; izan ere bere zabalkuntza
Euskal Herrian urri samarra da. Hala ere hegazti migratzaile honen lehenbiziko aleak geurean izan ditugu dagoeneko. Irudiok lekuko, non hauteman daitekeen hegazti lirain hau Plentziako itsasadarrean. Hain zuzen ere mota honetako animaliei ezinbesteko egiten zaizkie Txipio bezalako padurak.
Egon dadila luzaroan!

















